Duela hiru aste proiektu honekin hasi ginenean, paperezko orri batekin gure mobila eusteko gai izan behar zuen arkitektura bat egitea proposatu ziguten. Hasieran, arkitektura hori nola egituratu ez nekienez, oinarrizko tolesturen bitartez egitea erabaki nuen.
Proiektuaren bigarren astean, nire lehenengo ideia konplexuagoa egitea erabaki nuen, egiturari gogortasun gehiago emateko. Momentu horretan nuen egitura gogorragoa zen, baina oraindik ez nuen nire azken ideia.
Azken astean, arazo berri bat aurkitu nuen, egitura horri baliagarritasuna aurkitu. Nire lehenengo ideia tren geltoki baten markesina egitea izan zen, Burdeosen dagoenaren ideia hartuta.

Markesina egiterakoan, 2 ideia berriak kontuan hartu nituen. Bai trena bai jendea markesinaren barruan sartzeko sarrerak behar nituen. Trenaren sarrera banuen, baina jendearena ez, horretarako, arkitekturaren hormak, tolesturen bidez zutabeetan bihurtu nituen, sarrera batzuk alboetan sortuz.
Alboetako sarrerak:
Trenaren ikuspuntua:
Planoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario