Aste honetako lana berezia izan da, gure logelaren planoak egitea izan da. Proiektu honetarako aste bete bat eman ziguten. Hasieratik arazoak izan nituen proiektu honekin, nire logelaren neurriak ez nekien eta.
Asteburuan, neurriak hartzeari ekin nion eta adierazpen eskematiko bat egin nuen. Neurri horien bidez, 1/20 eskalan egin nituen nire logelaren planoak.
Nuen informazioa askoz gehiago garatzeko, irudi batzuk egin nituen logelari baina hain sorte txarra izan nuen, mobila galdu nuela. Horregatik horaindik ezin ditut argazkiak igo.
Logelaren planoak entregatu genituenean beste lan bat bidali ziguten: beste klaseko kide baten logela berrantolatzea. Hasieran ez nekien oso ondo nola planteatu beste norbaiten logela, azkenean altzariak erabiltzea eremu desberdinak eratzeko. Nire kidearen berrantolaketa oso berezia izan zen, nire logela orain dela urte batzuk zuen antolamendu berdina erabili zuelako.
miércoles, 29 de octubre de 2014
lunes, 13 de octubre de 2014
Proiektuak: 0.2Txabola.
Duela 3 aste, proiektu berri honekin hasi ginen. Proiektuaren enuntziatua hau zen, 10m2-ko txabola bat diseinatzea eta maketa bat eraikitzea kontuan izanda, zurezkoa izan behar zela. Hasieratik nire idea garatzen hasi nitzen.
Lehenengo eta behin, barne egituraren antolamendua pentsatu nuen. Txabolaren materiala zura zenez, arazoak izan nituen loturak egiteko, baina azkenean froga batzuen ondorioz, nire lotura guztien eskema txiki bat egin nuen ondo antolatzeko.


Diseinuaren atalari dagokionez, argitasuna eman nahi nion txabolari, horretarako ez nion aterik ipini eta horma bat azalarik gabe utzi nuen sarrera bezala, erpin guztietan leiho bat jartzea erabaki nuen profunditatea emateko etxearen barne ikuspuntuari.
Terraza amaitu ondoren, azalerarekin hasi nintzen, hasieran bai teilatua bai hormak, horizontalki egitea nahi nuen, baina egituraren arazoak zirela eta, azkenean hormak bertikalki egin nituen.
Nire etxearen egitura ikusteko ebaketa diagonal bat egin nuen.
Amaitzear nengoenean, terrazari begirada eman nioen eta arruntegi iruditu zitzaidan, horregatik moztutako makil guztiak birziklatzea eta baranda desberdin bat egitea erabaki nuen. Azken emaitza nire ustez, askoz baino hobeto geratu zen.
Etxearen Planoak:




Suscribirse a:
Entradas (Atom)