miércoles, 29 de octubre de 2014

Logela

Aste honetako lana berezia izan da, gure logelaren planoak egitea izan da. Proiektu honetarako aste bete bat eman ziguten. Hasieratik arazoak izan nituen proiektu honekin, nire logelaren neurriak ez nekien eta.
Asteburuan, neurriak hartzeari ekin nion eta adierazpen eskematiko bat egin nuen. Neurri horien bidez, 1/20 eskalan egin nituen nire logelaren planoak.
Nuen informazioa askoz gehiago garatzeko, irudi batzuk egin nituen logelari baina hain sorte txarra izan nuen, mobila galdu nuela. Horregatik horaindik ezin ditut argazkiak igo.
Logelaren planoak entregatu genituenean beste lan bat bidali ziguten: beste klaseko kide baten logela berrantolatzea. Hasieran ez nekien oso ondo nola planteatu beste norbaiten logela, azkenean altzariak erabiltzea eremu desberdinak eratzeko. Nire kidearen berrantolaketa oso berezia izan zen, nire logela orain dela urte batzuk zuen antolamendu berdina erabili zuelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario