martes, 25 de noviembre de 2014

Tailer bateratua, lehenengo astea.

Pasaden astean Tailer batertuarekin hasi ginen. Aste horretan Le corbusierren "le cabanon"-a ikertzen hasi ginen.

Le cabanon ikertzen hasterakoan lehenengo eta behin le corbusierren neurriak ulertu behar izan dugu, horregatik aste honetarako Modulorrari buruzko galdetegi bat eta baita bere neurri horiek neurtzeko "metro" bat egitea agindu digute.




 
"Zinta metrikoa" egiteko ideia bat izan genuen klaseko batzuk, bi kolorez desberdinez egindako "zinta amerikarrak" batzea eta horrela zinta bakarra eta gogorrako edukiko genuke.

Gero le corbusierrek egindako Modulor I eta Modulor II neurriak ipini genituen, horrela zintaren alde horia modulor I-teko neurriak ditu eta beste aldetik, berdea modulor II. etakoak.


Erabili ditugun materialak hauek izan dira:
-Artaziak
-Zinta amerikarra berdea eta horia
-Permanenteak

Nola eraiki:
1.- Zintak ebaki 2,26 cm baino pixka bat handiago, soberako zentimetro batzuk izateko.

2.- Gero bi zintak bata bestearen gainean ipini, horretarako bi pertsonak zintak tente ipini eta beste hirugarren bat pixkanaka-pixkanaka gaitzi joaten.

3.- Zintak 2,26 zentimetroetara berebaki. (gehiegizko zentimetroak kenduz)
 
4.-Alde bakoitzatik neurriak markatu.



jueves, 20 de noviembre de 2014

Zubimusu parkea V.2.0

Duela aste batzuk proiektu honekin hasi ginen eta beste sarrera batean esan nuen eran, Zubimusu parkean txabola/logela bat eraikitzea proposatu ziguten.

Hasieran, nire lehenengo ideia garatu nuen baina arazo batzuk nituen, etxeak angelu asko zituen horregatik angulazio hori sinplifikatzea erabaki nuen. Horretarako, nire oina triangeluarra laukizuzenetan banatzean aukeratu nuen. Baina nola lortuko nuen nahi nuen ikuspegi zabala lortzea?

Erantzuna oso erreza zen, nire etxea 2 laukizuzen perpendikularrez eraiki eta atea bien arteko ertzean ipini. Horrela nire lehenengo arazoa konpondu nuen.

Hori ez zen aldatu nuen gauza bakarra, etxearen distribuzioa alderantziz egin nuen, hau da, logela eta sukaldea lekuz aldatu nituen.


Nire proiektuan asko garatu nahi izan nuen ikuspuntua, horregatik ipini nituen leiho guztiak plano osokoak dira edo plano erdiak. Leihoen kokapena 3 muturretara daude bideratuak, adibidez, sukaldean 180º-ko ikuspuntu zabala dago, horrela bai harrizko horma bai lakua ikusi ahal dezakegu. Logelan berriz, ireki dudan leihoa basoari begira dago, nahiz eta pribatutasun gutxiago izan, hortik sartzen den argia askoz lasaiagoa da. Ikasteko lekua logela bertan jarri dut eta bere leihoa lakuari begiratzen du leku argitsuena dela eta. Bainu gelan ordez, ez ditut leihorik egin ezta garrantzia handirik eman zabaltasunari dagokionez.




Orduan 3 modulu desberdin nituen baina hiruen arteko erlazioa galduta zegoen. Arazo horri buelta asko eman ondoren espazio antolatzaile bat egitea aukeratu nuen. Espazio berri horrek benetako erabilerarik ez zuenez, armairu batzuk ipini nituen horrela espazioari erabilgarritasun berria eman nion.

Momentu horretan ideia guztia nuen, barrutik kanpora eraikitzen hasi nitzenez, asken pausua teilatua zen, eta nola adierazi 3 modulu desberdinen idea? Gela bakoitzaren hormen altuerekin jolasten. Gela  bakoitza bere garrantziaren arabera horma garaiagoak edo txikiagoak izango zituen. Izan ere, Logela/ikasgela leku garrantzitsuena zen, gero sukaldea/trantzizio espazioa eta askenik komuna. Horrela oinarrizko moduluen teilatuak trantzio eremu guztian zehar eratzen dira baita beste moduluetan zehar.

Paisaiari dagokionez etxearen eta parkearen harremana lotzeko trantzizio bide bat egitea erabaki nuen, horretarako eraikinaren horma bat xafla bertikalen bidez eraikitako horma bat luzatu nuen eta zurezko bide bat egin nuen parkearen bideari lortzeko.


 



 

 




 

martes, 4 de noviembre de 2014

Txabola Zubimusu parkean Lehenengo hurratsa:




Proiektu berri honetan 2 proiektu desberdin batu ditugu, logela bat egitea eta logela hori benetako parke batean, benetako neurrietan proiektatzea.

Lehenengo aste honetan kokapenari ekin diogu. Zubimusu parkera joan nintzen eta eremu horren atalak bilatu eta definitu nituen. 4 ezaugarri desberdinak ikusi nituen parkean: zuhaitzak eta hitzalak, eguzkia eta errepidea, lakua eta harrizko horma.

 Harrizko horma ikusi hondoren lirulatuta geratu nintzen, simplea zen baina bertikaltasun komplexuagoa zuen, lakuaren aldean, ez da guztiz bertikala inklinazio pizka bat du.


Harrizko hormari garrantzia eman nahi nion, horregatik nire eraikinaren, harrizko horma hori garrantzia handia zuen.




Hautatu nuen lekuaren ondorioz, hormari jarraitasuna emateko  triangelu forma eman nion etxebizitzaren oinari. Egitura hori lortzeko, triangelu isoszelea eta laukizuzen bat batu nituen. Orduan, atea triangelu enborraren  oinarri txikienean jartzea aukeratu nuen, horrela triangelu forma horren ondorioz, atetik ikuspuntu oso zabala hartzen zuen.

Bainuari garrantzia kentzeko, eskina batean kokatu nuen, desagerrarazteko. Atetik nuen ikuspuntutik bai ohea bai sukaldea kentzeko eta ikuspuntu argiago izateko, Horma horizontal bat jarri nuen 3 espazio desberdinak eratzeko.