jueves, 20 de noviembre de 2014

Zubimusu parkea V.2.0

Duela aste batzuk proiektu honekin hasi ginen eta beste sarrera batean esan nuen eran, Zubimusu parkean txabola/logela bat eraikitzea proposatu ziguten.

Hasieran, nire lehenengo ideia garatu nuen baina arazo batzuk nituen, etxeak angelu asko zituen horregatik angulazio hori sinplifikatzea erabaki nuen. Horretarako, nire oina triangeluarra laukizuzenetan banatzean aukeratu nuen. Baina nola lortuko nuen nahi nuen ikuspegi zabala lortzea?

Erantzuna oso erreza zen, nire etxea 2 laukizuzen perpendikularrez eraiki eta atea bien arteko ertzean ipini. Horrela nire lehenengo arazoa konpondu nuen.

Hori ez zen aldatu nuen gauza bakarra, etxearen distribuzioa alderantziz egin nuen, hau da, logela eta sukaldea lekuz aldatu nituen.


Nire proiektuan asko garatu nahi izan nuen ikuspuntua, horregatik ipini nituen leiho guztiak plano osokoak dira edo plano erdiak. Leihoen kokapena 3 muturretara daude bideratuak, adibidez, sukaldean 180º-ko ikuspuntu zabala dago, horrela bai harrizko horma bai lakua ikusi ahal dezakegu. Logelan berriz, ireki dudan leihoa basoari begira dago, nahiz eta pribatutasun gutxiago izan, hortik sartzen den argia askoz lasaiagoa da. Ikasteko lekua logela bertan jarri dut eta bere leihoa lakuari begiratzen du leku argitsuena dela eta. Bainu gelan ordez, ez ditut leihorik egin ezta garrantzia handirik eman zabaltasunari dagokionez.




Orduan 3 modulu desberdin nituen baina hiruen arteko erlazioa galduta zegoen. Arazo horri buelta asko eman ondoren espazio antolatzaile bat egitea aukeratu nuen. Espazio berri horrek benetako erabilerarik ez zuenez, armairu batzuk ipini nituen horrela espazioari erabilgarritasun berria eman nion.

Momentu horretan ideia guztia nuen, barrutik kanpora eraikitzen hasi nitzenez, asken pausua teilatua zen, eta nola adierazi 3 modulu desberdinen idea? Gela bakoitzaren hormen altuerekin jolasten. Gela  bakoitza bere garrantziaren arabera horma garaiagoak edo txikiagoak izango zituen. Izan ere, Logela/ikasgela leku garrantzitsuena zen, gero sukaldea/trantzizio espazioa eta askenik komuna. Horrela oinarrizko moduluen teilatuak trantzio eremu guztian zehar eratzen dira baita beste moduluetan zehar.

Paisaiari dagokionez etxearen eta parkearen harremana lotzeko trantzizio bide bat egitea erabaki nuen, horretarako eraikinaren horma bat xafla bertikalen bidez eraikitako horma bat luzatu nuen eta zurezko bide bat egin nuen parkearen bideari lortzeko.


 



 

 




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario