miércoles, 17 de diciembre de 2014

Zubimusu parkea. V2.1.

Aste honetan, zubimusuko 3. entrega egin dugu. Honetan, gure pasaden entregan izan genuen zuzenketan oinarritutako bigarren garapena egitea zen gure lana.



Horretarako, borjak nire planoetan egindako zuzenketak hartu nituen eta nuen maketaren gainean, aldaketak egiteari ekin nuen.

Nire lehenengo aldaketa, barnekaldeak izan zen. Niretzat nire arazo larriena 3 gelen arteko elkargunea zen, trantzizio espazio hori, handiegia zen sukaldea eta bainugelarekin komparatuz. Horretarako, izotzgailua 90 graduko biraketa eman diot eta atetik gertuago kokau dut, horrela sukaldearen tamaina handitzen da eta trantzizio espazio gutxitu.



Sukaldearen tamainaren arazoa zuzenduta zegoen, baina bainu gela, horaindik txikiegia zen. Horretarako gelaren zabalera haunditu nuen, horrela nahiz eta gutxienezko espazioa duen gela izan, azkoz erosoago bihurtzen da.

Zurezko xaflen duen hormari garrantzia handiagoa ematea nahi nuen, horretarako beste antzeko horma eraikitzea erabaki nuen eta beste aldetara zuzendu, horrela xaflaren eta etxearen artean, terraza antzeko bat eratzen da.



Sabaian ere aldaketak egin nuen, bigarren moduluaren sabaia, ikasgelaren eta logelaren leihoetaraino luzatu nuen. Logelaren sabaia zurezko xaflen hormaraino ere luzatu nuen, horrela xaflaren eta etxearen hormaren artean pasabide bat sortzen da eta xaflaren eta etxearen arteko geratzen den patioaren sarreran bihurtzen da.






Askenean, gehiagozko nuen leiho bat kendu nuen plano garbiago bat lortzeko.





PLANOAK:








martes, 2 de diciembre de 2014

TAILER BATERATUA:


Tailer bateratuan beste ariketa desberdin bat agindu digute aste berri honetarako. Pasaden astean Le Cabanoni buruzko film bat ikusi genuen. Bertatik abiatuta ariketa desberdin proposatu ziguten. Alde batetik, Le cabanonen planta eta ebaketak egitea 1/10 eskalan "colage" teknikaren bidez eta beste aldetik, Le cabanonen altzariak 3D-n egitea, eraikuntzaren barne arkitektura ulertzeko.
















Ariketa hauen zailtasuna modulorra zen. Duela bi aste egin genituen zinta metrikoetatik abiatuta, Le Corbusierren modulorra1/10 eskalan lortu behar genuen eta gure lan guztian, modulor horretan oinarritu. 


Le cabanonen ezaugarri bat, urrezko sekzioa barne eraiukuntzan duen garratzia da. Planoak egiteko, urrezko sekzioa erabili genuen neurri egokiak ateratzeko. 

Planoetan, altzairuen altuera desberdinak begirada batean desberdintzeko, modulorraren arabera 5 bultzotan bereizi ditugu.