Horretarako, borjak nire planoetan egindako zuzenketak hartu nituen eta nuen maketaren gainean, aldaketak egiteari ekin nuen.
Nire lehenengo aldaketa, barnekaldeak izan zen. Niretzat nire arazo larriena 3 gelen arteko elkargunea zen, trantzizio espazio hori, handiegia zen sukaldea eta bainugelarekin komparatuz. Horretarako, izotzgailua 90 graduko biraketa eman diot eta atetik gertuago kokau dut, horrela sukaldearen tamaina handitzen da eta trantzizio espazio gutxitu.
Sukaldearen tamainaren arazoa zuzenduta zegoen, baina bainu gela, horaindik txikiegia zen. Horretarako gelaren zabalera haunditu nuen, horrela nahiz eta gutxienezko espazioa duen gela izan, azkoz erosoago bihurtzen da.
Zurezko xaflen duen hormari garrantzia handiagoa ematea nahi nuen, horretarako beste antzeko horma eraikitzea erabaki nuen eta beste aldetara zuzendu, horrela xaflaren eta etxearen artean, terraza antzeko bat eratzen da.




Sabaian ere aldaketak egin nuen, bigarren moduluaren sabaia, ikasgelaren eta logelaren leihoetaraino luzatu nuen. Logelaren sabaia zurezko xaflen hormaraino ere luzatu nuen, horrela xaflaren eta etxearen hormaren artean pasabide bat sortzen da eta xaflaren eta etxearen arteko geratzen den patioaren sarreran bihurtzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario